Gizartea -

Frantzian

Gutxienez 15 zauritu Frantziako kasino batean izandako lapurretan

2:00etan hainbat lagun sartu dira burua estalita eta kalashnikovekin tiro eginez eta bertan zeuden 700 bat lagun ihes egiten saiatu dira, atentatu terrorista bat zela pentsatuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 15 lagunek zauri arinak izan dituzte Frantzia hego-ekialdean kokatutako kasino batean izandako lapurretan.

02:00etan hainbat lagun sartu dira burua estalita eta kalashnikovekin tiro eginez eta bertan zeuden 700 bat lagun ihes egiten saiatu dira, atentatu terrorista bat zela pentsatuta. Hain justu, jende-oldea sortu da orduan eta ondorioz 15 bat lagun ari zauritu dira.

Bi minutu eskas izan dira lapurrak kasinoan, eta 30.000 eta 40.000 euro inguru lapurtuta egin dute ihes. Lapurrek ihesaldirako erabilitako ibilgailua kiskalita aurkitu dute. Hain justu, beste bi aldiz lapurtu dute kasino horretan, 2011n. Orduko hartan, 100.000 euro lapurtu zituzten.

Espainiako mugan auto bat atzeman dute

Polizia Nazionalak Frantziako matrikula zeraman auto bat atzeman du gaur arratsaldeko 15:30ean. Auto barruan hainbat arma aurkitu ditu, eta, ondorioz, bigarren ibilgailu bat bilatzeko dispositiboa jarri du martxan. Bigarren ibilgailu horrek Espainarantza ihes egin du, polizia-kontrola ekidin ostean.

Poliziaren usteen arabera, La Jonquerako (Girona) mugan atzemandako ibilgailuak Frantziako kasinoan izandako lapurretarekin lotura izan dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia argazkiak Eguneko albisteak Albisteak