Gizartea -

Gertaera AP-8an

Zumaian ibilgailu batek su hartu du eta ilara luzeak eragin ditu

Gertaera 11:30ean jazo da. Ordu horretan, AP-8 errepidean, Zumaia inguruan eta Iruneko noranzkoan, zebilen Audi A-8 bat errepidetik atera da eta, hartu duen kolpearen eraginez, su hartu du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailu batek su hartu du AP-8an, Zumaia parean, errepidetik atera eta gero. Horren ondorioz, trafikoa eten behar izan dute Iruneko noranzkoan, eta 3 kilometroko auto-pilaketak eragin ditu.

Gertaera 11:30ean jazo da. Ordu horretan, AP-8 errepidean, Zumaia inguruan eta Iruneko noranzkoan, zebilen Audi A-8 bat errepidetik atera da eta, hartu duen kolpearen eraginez, su hartu du.

Istripua izandako lekura larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, eta zauri arinak zituen gizonezko bat artatu dute. Errepidea guztiz eten behar izan dute 12:15ak arte; orduan errai bat jarri da martxan. Hori guztia dela eta, 3 kilometro luzeko ilarak sortu dira. Alabaina, errepidea guztiz zabaldu da 13:15ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Gizartea Irun Zumaia bideoak Albisteak