Gizartea -

Valentzian

Emakume bat aurkitu dute hilik bere etxean eta senarra zauriekin

Senarra atxilotu eta ospitalera eraman dute.

Polizia hiru ustezko hilketa matxista ari da ikertzen

0:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

71 urteko emakume bat hilik aurkitu dute Valentziako bere etxebizitzan, gorputzean indarkeria zantzak zituela.Hasierako ikerketen arabera, gertaera indarkeria matxista kasu bat izan daiteke.

Valentziako Poliziako Bulego Nagusiko iturriek jakinarazi dutenez, biktimaren senarra, 74 urtekoa, atxilotu dute heriotzarekin zerikusia izan dezakeelakoan. Gainera, ospitalera eraman behar izan dute, arma zuri batek eragindako zauriak baitzituen eskuetan.

Hasiera batean biktimak labankadak zituela adierazi badute ere, heriotzaren zioak autopsia egin arte ez direla ezagutuko azaldu dute ondoren.

Senar-emazteen seme batek aurkitu du hilotza larunbat honetan, bere gurasoei bisita egiten ari zela. Bere deiei erantzuten ez zietenez, semeak atea bota eta etxera sartu da 14:00ak aldera.

Gauzak horrela, bere amaren hilotza idoro du ohean, indarkeria zantzuekin; aita, berriz, aldameneko logela batean aurkitu du, zauriak zituela.

Gizonezkoaren egoeraren aurrean eta barbiturikoak hartuta egon zitekeela ikusita, ospitalera eraman dute atxilotuta, eta bertan geratu da, kontziente baina egoera larrian.

Polizia ezbeharraren arrazoiak ikertzen dabil, genero indarkeria kasua den ala ez jakiteko. Aldez aurretik tratu txarren salaketarik egon ez dela gaineratu dute.

Valentziako Udalaren gaitzespena

Valentziako Udaleko Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen zinegotzi Sandra Gomezek Valentzian gertatu den genero indarkeriako ustezko beste kasu bat gaitzetsi du. Honako hau gaineratu du: "administrazioek heriotza bakoitzaren ardura hartu behar dugu gure gain" eta "baliabide gehiago inbertitu behar dugu".

Indarkeria matxista beste kau bat dela baieztatzen bada, Valentzian aurten jazotzen den bigarrena litzateke, urtarrilaren 22an izandajkoaren ondotik.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Gizartea albisteak Eguneko albisteak