Gizartea -

ISTRIPUA

Hiru urteko ume bat hil da Huelvan, habe batek harrapatuta

Ezbeharra 12:45 aldera jazo da, Aroche udalerriko etxalde batean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru urteko haurtxo bat hil da igandean Huelvako etxalde batean habe batek harrapatuta, Andaluziako 112 Larrialdietarako Zerbitzuak Europa Pressi jakinarazi dionez.

Ezbeharra 12:45 aldera jazo da, Aroche udalerriko etxalde batean, eta berehala jaso dute larrialdi zerbitzuek horren berri.

Haurra Rio Tintoko Ospitalera eraman dute, anbulantziaz, bizirik, baina oso larri, eta minutu batzuk geroago hil da.

Guardia Zibilak ikerketa abiarazi du gertatutakoa argitzeko, baina litekeena da habea haizetearen ondorioz erori izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak