Gizartea -

Aurrematrikulazio kanpaina

Nafarroako sare publikoan D ereduan izena emateko aukera dago gaurtik

Zortzi ikasle beharko dira gutxienez D ereduko gela bat zabaltzeko, baina tokian tokiko egoerak aztertuko dituela hitzeman du Hezkuntza Departamentuak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi eta otsailaren 19ra bitarte, euren haurrak sare publikoko D ereduan matrikulatzeko aukera izango dute, lehen aldiz, Nafarroako eremu ez-euskalduneko gurasoek.

Astelehen honetan hasi da Nafarroan hezkuntzako aurrematrikulazio kanpaina. Epea bukatu arte ezingo da jakin D ereduko zenbat gela zabalduko dituzten, baina zortzi ikasleko ratioarekin malgu jokatzeko borondatea adierazia du Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariak.

Otsailaren 1ean aurkeztu zuen Mendozak aurrematrikulazio kanpaina. Bertan azaldu zuenez, gutxienez zortzi ikaslek eskatu beharko dute euskarazko lerroa. Ikasle nahikoa ez dagoen kasuetan, inguruko eskola batean pilatuko dituzte, eta garraio eta jantokia ordaintzeko laguntzak emango dizkiete.

Sortzen Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataformak "beldurrak alde batera utzi eta D ereduaren aldeko apustua egiteko" deia luzatu die hiru urteko haurren gurasoei. Sortzenek konpromisoa adierazi du batez ere herri txikietan sor litezkeen egoera nahasiei konponbidea ematen laguntzeko, eta beste horrenbeste eskatu dio Hezkuntza Departamentuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskarari buruzko berriak Albisteak Nafarroa Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Nafarroako Gobernua