Gizartea -

Denboralea

Elur-maila 300 metrotan izango astearte honetan

Tenperatura 5 ºC-raino jaitsiko da, kostaldean izan ezik, eta izotza egingo du.

Elurra kentzeko kamioi bat Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen AP-15 errepidean. Argazkia: EFE
Elurra kentzeko kamioi bat Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen dituen AP-15 errepidean. Argazkia: EFE
Tenperatura baxuak eta izotza izango dira nagusi datozen orduetan

1:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet euskal meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera, astearte honetan prezipitazio gutxiago izango da, baina hotz gehiago egingo du eta elur-maila jaitsi egingo da.

Egunaren lehen zatian euria egingo du, baina arratsalderako ekialdean soilik izango dira prezipitazioak. Elur-maila, berriz, 300 metrotan kokatuko da.

Haizeak iparraldetik joko du. Tenperatura 5 ºC-raino jaitsiko da, kostaldean izan ezik, eta barnealdean izotza egingo du, batez ere mendialdean.

Mendateak itxita eta istripuak

22:00etan, Arabako Bernedo eta Opakua mendateak ibilgailu guztientzako itxi dituzte. Gipuzkoan, Gatzaga ere erabat itxi dute.

Herreran, automobilentzako kateak beharrezkoak dira; kamioientzako eta artikulatutako ibilgailuentzako, berriz, mendatea itxita dago. Elosua, Kurtzeta eta Zaldiarango mendateetan kateak ezinbestekoak dira ibilgailu denentzat.

EAEko errepide sare nagusia irekita dago, baina Segurtasun Sailak arretaz gidatzeko deia egin du, toki askotan elurra edo elur-bustia ari duelako eta izotza egin duelako.

Bestalde, kamio batek eta lur-orotako ibilgailu batek talka egin dute, 18:45 inguruan, Etzegaraten, Idiazabal parean, Donostiarako noranzkoan. Errepidea 21:00ak ingurura arte itxita egon da, lur-orotako ibilgailuan zihoazen hiru lagunak harrapatuta geratu direlako eta, ondorioz, suhiltzaileek erreskatatu egin behar izan dituztelako.

Horrez gain, pertsona bat zauritu da Legazpin arratsaldean izandako auto-istripuan. Zauritutako laguna Zumarragako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Elurra Gaurko azken ordukoa