Gizartea -

Metro Bilbao

Zazpikaleetako geltokiko San Nikolas sarbidea, itxita bihartik aurrera

Zazpikaleetako metro-geltoki berriko lanak amaitu bitartean egongo da itxita.

Bilboko metroa. Argazkia: EiTB
Bilboko metroa. Argazkia: EiTB
Bilboko metroa. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Metro Bilbaok San Nikolasetik Zazpikaleetako geltokira sartzeko sarrera itxiko du bihartik aurrera, eta, beraz, Unamuno plazatik edota Mallonako igogailuetatik barrena soilik sartu ahal izango dira Bilboko metroko erabiltzaileak bertara.

Zazpikaleetako metroko geltoki berria egiten ari dira, metroko 1., 2. eta 3. lineatarako geltoki intermodala izango dena, eta aipaturiko sarbidea itxita egongo da lanak amaitu bitartean.

Lanak amaitutakoan, Bilboko metroaren 3. lineak Etxebarri eta Bilboko Matiko auzoa lotuko ditu 7,5 minuturik behin, eta 70.000 laguneko populazioari emango dio zerbitzua.

3. lineak 5.885 metroko luzera eta zazpi geltoki izango ditu: San Antonio (Etxebarri), Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpikaleak, Uribarri eta Matiko.

2015eko maiatzean Zazpikaleetako geltokian lanak hasi zituztenetik, Esperantza kaleko pilotalekuaren eta San Nikolaseko geltoki zaharraren zati bat eraitsi dute. Halaber, etorkizunean geltokia hartuko duen orubea eta 120 metroko luzera izango duen tunela hondeatzeko lanak hasi dira.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoa arduratzen ari da 3. linea eraikitzeko lanez. Lan horiek 279 milioi euroko aurrekontua dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erdibana finantzatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Metro Bilbao Gizartea bideoak Albisteak