Gizartea -

Erriberriko merindadea

Gazte bat atxilotu dute Nafarroan, eskopetaz katuak hiltzea leporatuta

Guardia Zibilak atxilotu du 29 urteko gizonezkoa, animaliei tratu txarrak egitea egotzita, gutxienez 10 katu hiltzearren.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 29 urteko gizonezko bat atxilotu du animaliei tratu txarrak egitea leporatuta Erriberriko merindadean, eskopetarekin gutxienez 10 katu hil eta beste lau zauritzea egotzita.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, atxiloketa otsailaren 12n izan zen, herritarren lekukotzari esker, azken hilabeteetan hildako edo zauritutako katu ugari ikusi zituztelako.

Orduan, ikerketa jarri zuten abian, eta ustezko egilea atxilotzea lortu zuten, 29 urteko gizonezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Delituak azken ordukoa Albisteak