Gizartea -

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, bikotekide ohia kolpatu duelakoan

Biktimak ubeldura ugari zituen aurpegian, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute anbulantzian.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko gizonezko bat atxilotu du, bart, Ertzaintzak Barakaldon, emakumeen kontrako indarkeria delitua egotzita, bikotekide ohiari eraso egin diolakoan.

23:00ak inguruan deitu du emakume batek SOS Deiak larrialdi zerbitzura, jipoitu egin dutela salatuz. Ertzaintza biktimaren etxera joan denean, aurpegian ubeldura ugari zituen emakumeak, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Ondoren, ustezko erasotzailea atxilotu du Ertzaintzak, eta gaur goizean bertan eraman dute epailearen aurrera.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Barakaldo Gizartea albisteak