Gizartea -

Gertakaria

Lau arraunlari gazte erreskatatu dituzte Bilboko itsasadarrean

Itsaso zakarrak traineruaren branka apurtu zuen igandean, eta Getxoko eta Santurtziko arraun elkarteko lau kide erreskatatu behar izan zituen Guardia Zibilak.

Ontziaren branka apurtu zuten olatuek. Argazkia: Guardia Zibila
Ontziaren branka apurtu zuten olatuek. Argazkia: Guardia Zibila

eITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14-16 urte bitarteko lau arraunlari erreskatatu behar izan zituzten igandean Bilboko itsasadarrean, Astrabudua parean, euren traineruaren branka apurtu eta ontzia hondoratzen hastean.

Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak ohar batean gaur jakinarazi duenez, Guardia Zibilaren itsas-patruila batek laguntza eskatzen zuten arraunlari batzuk ikusi zituen. Itsaso zakarra zegoen egun hartan, eta ontziaren branka apurtu zuten olatuek. Gazteak hipotermiak jota zeuden, eguraldi petralaren ondorioz. Gerora, baina, ez zituzten medikuarenera eraman behar izan.

Lau gazteak Getxoko eta Santurtziko arraun elkarteko kideak ziren, eta itsasadarrera joan ziren goiz hartan, itsasaldeko arriskuagatik abisua zegoen arren.

Aurrena, beste arraunlari batzuek lagundu zieten, baina azkenean Guardia Zibilak erreskatatu behar izan zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarraren albisteak Getxo bideoak Santurtzi Gizartea bideoak Albisteak