Gizartea -

Getxo

Azkorriko hondartzan agertu den obus bat leherrarazi du Ertzaintzak

Gertaera 10:15ak aldera jazo da, itsasbeherak 40 zentimetro luzeko obus bat bistaratu duenean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizean Azkorriko hondartzan (Getxo) agertu den Gerra Zibileko obus bat leherrarazi dute Ertzaintzako kideek. Hala eman du jakitera Segurtasun Sailak.

Gertaera 10:15ak aldera jazo da, itsasbeherak 40 zentimetro luzeko obus bat bistaratu duenean.

Gertaeraren lekura Udaltzaingoko kideak eta Ertzaintzaren artezilariak bertaratu dira. 12:00ak aldera eremua hesitu eta eztandarazi egin dute. Ez da zauriturik izan, ezta kalte materialik egon ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Gizartea Gaurko azken ordukoa