Gizartea -

Gertaera

Atxilotu bat Abanto Zierbenan, bi ertzain harrapatzen saiatzeagatik

Ertzainak susmagarriari segika ibili ziren hainbat eraikinetako teilatuetan barrena, harik eta balkoi batean atzeman zuten arte.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 19 urteko gizonezko bat atxilotu du Abanto Zierbenan, autoarekin bi ertzain harrapatzen saiatzea egotzita. Ertzain horietako batek airera tiro egin zuen harrapaketa saihesteko.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko iturriek adierazi dutenez, ostiral arratsaldean izan zen harrapaketa saiakera. Dena den, ostiral gauera arte ez zuten susmagarria atxilotzea lortu. Antza denez, bi ertzainak autoarekin harrapatzen saiatu, ihes egin eta handik ordu batzuetara atxilotu zuten Las Llanos auzoan. Ertzainak susmagarriari segika ibili ziren hainbat eraikinetako teilatuetan barrena, harik eta balkoi batean atzeman zuten arte.

Ostiral arratsaldeko laurak aldera, pertsona batek Ertzaintzara deitu zuen Abanto Zierbenako Las Llanos auzoan auto susmagarri bat zebilela esanez.

Ertzainek pertsona bat auto batean sartzen ikusi zuten eta beren ibilgailua bide erdian gurutzatu zuten susmagarriak ihes egin ez zezan. Segidan, autotik irten eta susmagarriarengana abiatu ziren. Antza denez, orduan autoa martxan jarri eta ertzainetako bat harrapatzen saiatu zen, baina horrek harrapaketa saihestea lortu zuen. Ondoren, haren atzetik zihoan bigarren ertzaina harrapatzen ahalegindu zen eta horrek bi tiro egin zituen airera.

Susmagarriak ertzainengandik ihes egitea lortu zuen, harik eta, pertsekuzio baten ondotik Los Llanos auzoan atzeman zuten arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Eguneko albisteak Abanto Zierbena