Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekide ohia hil ei du Zaragozan

Biak hilda agertu dira taberna batean. Horregatik, badirudi gizonak emakumea hil duela, eta ondoren bere buruaz beste egin duela.

Gorpuak azaldu diren Zaragozako taberna. Argazkia: EFE
Gorpuak azaldu diren Zaragozako taberna. Argazkia: EFE
Gorpuak azaldu diren Zaragozako taberna. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria zantzuak dituzten bi gorpu aurkitu dituzte Zaragozako Miralbueno auzoko Planet tabernan. Bikote izan ziren gizon eta emakume bat dira hildakoak, eta, antza denez, gizonak emakumea hil du eta ondoren bere buruaz beste egin du.

Gustavo Alcalde Espainiako Gobernuak Aragoin duen ordezkariak azaldu duenez, gizonak debekatuta zuen emakumearengandik 500 metrora hurbiltzea.

Biktimaren lagunen esanetan, biktimak Soraya zuen izena, 30 urtekoa zen eta 5 urteko seme bat zuen.

08:30ak aldera Espainiako Poliziak dei bat jaso du bi pertsona hilda zeudela esanez Planet tabernan, Pilon kaleko 80. zenbakian. Antza denez, hildakoetako bat tabernako zerbitzaria da.

 

_____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Espainia albisteak Gizartea bideoak Albisteak