Gizartea -

Genero indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Hernanin, emaztea jotzea egotzita

Antza denez, bizilagunak izan ziren bikotearen oihuak entzun eta Ertzaintza ohartarazi zutenak. Tratu txarren kontrako telefonoa: 016.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Hernanin, haren bikotekidea jotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bikotea eta bi haur bizi diren etxebizitzan gertatu da erasoa.

Erasoa atzo 12:00ak aldera gertatu zen Hernanin, horien etxebizitzan.

Segurtasun Saileko iturrien arabera, bizilagunak izan ziren bikotearen oihuak entzun eta Ertzaintza ohartarazi zutenak.

"Gaitz" honen aurka altxatzeko eskatu die Hernaniko PSE-EEk hernaniarrei

Hernaniko Udaleko talde sozialistak gaitzetsi egin du, eta emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko alderdi politiko guztien artean "itun sozial, politiko eta instituzionala" bultzatzeko deia egin du.

Erasoa jasan duen emakumeari "indarkeriatik at bere bizitza berregin dezan" beharrezko laguntza eskaintzeko eskatu dio PSE-EEk Hernaniko Udalari.

Halaber, "gaitz" horren aurka altxatzeko eskatu die hernaniarrei, eta "muturreko desberdintasunen" adierazpen horrekin amaitzeko laguntza eskatu du.

_____________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Hernani Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa