Gizartea -

Gasteiz

Bi atxilotu, ustez marihuana lapurtu zieten bi gizon torturatzeagatik

Ertzaintzak aurreko ostiralean atxilotu zituen gizonak landareak lapurtu zizkietelakoan gizon bi legez kanpo atxikitzeagatik eta torturatzeagatik.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Ertzaintzak 25 urteko bi gizonezko atxilotu zituen aurreko ostiralean, gizon bi legez kanpo atxikitzea eta jipoitzea egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Marihuana landare batzuk lapurtzea egotzita, bi gizonezkori tratu txarrak egin omen zizkieten, torturatuta.

Epailearen esku utzi ostean, bi atxilotuak espetxean sartu zituzten, eta erasoan parte hartu zuten beste bi lagun identifikatzeko lanean ari dira.

Ertzaintzak jasotako salaketen arabera, bi biktimak atxilotuetako batentzat egiten zuten lan, alojamenduaren eta mantenuaren truke. Azken asteotan marihuana "garbitzeko" agindua zuten, eta landare horien jabeak leporatu zien landare batzuk eraman izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa