Gizartea -

Herritarren laguntza

Ertzaintza lekuko bila ari da Arrasaten izandako istripu bat dela eta

Auto batek bi emakume harrapatu zituen eta, ondoren, ihes egin zuen gidariak; GI-2620 errepidean, ostiralean izan zen istripua.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiritarren laguntza eskatu du GI-2620 errepidean, Arrasate parean, izandako istripu bat dela eta. Lekukoak behar dituzte, istripuan bi emakumezko harrapatu eta ondoren ihes egin zuelako gidariak.

Ezbeharra 21:40ean gertatu zen, esan bezala, aurreko ostiralean, GI-2620 errepideko 19,6 kilometroaren parean, Arrasaten. Bertan, auto batek bi emakumezko harrapatu zituen eta, ondoren, alde egin zuen.

Harrapaketaren ondorioz, bi emakumezkoak -37 eta 38 urte- zauritu ziren eta Debabarrenako Ospitalera eraman behar izan zituzten.

Horren inguruko daturik daukan edozein lekukok Ertzaintzaren Argiketak Taldearekin harremanetan jartzea eskatu dute, 943 53 91 25 telefonora deituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Ertzaintza Gipuzkoako albisteak Arrasate bideoak Eguneko albisteak