Gizartea -

Trafikoa

BI-636tik AP-8rako sarbidea itxita, Alonsotegin

08:30ak aldera kamioi bat irauli da, eta autobideko sarrera ez ezik biribilguneko beste bi sarrera ere oztopatzen ditu.

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erabat itxita dago Kadaguako korridoretik, BI-636 errepidetik, AP-8rako (Supersur) sarbidea Alonsotegi parean, Bilborako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eusi jakinarazi dioenez.

08:30ak aldera kamioi bat irauli da errepide horretan eta zama bidera erori da. Autobideko sarrera ez ezik, biribilguneko beste bi sarrera ere oztopatzen ditu aipaturiko kamioiak.

Kamioi-gidaria onik dago.

Langileak lanean ari dira kamioiaren zama eta ibilgailua bidetik kentzeko.

Bien bitartean, Ertzaintza ari da zirkulazioa bideratzen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Azken ordukoa Bizkaia EAE Gizartea bideoak Eguneko albisteak