Gizartea -

Zirkulazioa

Kamioi bat irauli eta kiskali egin da A-68an, Tuteran

Errepidea itxi dute ezbeharraren ondorioz, Logroñoko noranzkoan, eta pertsona bat arin zauritu da.

Tuterako istripua. Argazkia: Foruzaingoa
Tuterako istripua. Argazkia: Foruzaingoa
Tuterako istripua. Argazkia: Foruzaingoa

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi bat irauli eta kiskali da A-68 errepidean, eta pertsona bat zauritu da, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Tuteran gertatu da istripua, 08:120an, eta errepidea itxi behar izan dute 99. kilometroaren parean, Logroñoko noranzkoan.

Zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute, eta Foruzaingoak hartu du gertatutakoa argitzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Nafarroa gaur Albisteak