Gizartea -

Sansomendi

Arrain ustel usaina igortzen zuen enpresa bat gelditu dute Gasteizen

Udalak jarduera berehala geldiarazteko agindua eman du, beharrezko baimena lortu arte.

Hiriburu arabarreko udaletxea. Irudia: Julia Llamas
Hiriburu arabarreko udaletxea. Irudia: Julia Llamas
Hiriburu arabarreko udaletxea. Irudia: Julia Llamas

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak enpresa baten jarduera gelditzeko agindua eman du. Enpresak arrain ustelaren antzeko usaina hedatzen zuen, eta Sansomendi auzoko herritarrak haserre zeuden azkenaldian usaina iristen zitzaielako.

Asteak zeramatzaten auzo horretako herritarrek usainarengatik kexaka, eta Ingurugiro Sailak jakinarazi du Vitorialanda kaleko enpresa batean duela usainak jatorria.

Fundiziora bideratutako produktuen ekoizpenean jarduten du enpresak, tartean "GH 3" katalizatzailea. Material kimiko horren ezaugarrietako bat amoniakoaren eratorriak jaurtitzen dituela da, eta ohikoa da arrain ustelaren usaina izatea.

Udaleko teknikariek egiaztatu dute usaina horren zela gogorra, nahikoa urruti ere nabari izan dutela, azken egunotako haizearen ondorioz bereziki.

Udalak jakinarazi duenez, gainera, enpresak oraindik ez du lortu jarduteko baimena, baina inspekzioak egin dizkiotenez, dagoeneko lanean ari zen.

Hori dela eta, Gasteizko Udalak jarduera geldiarazteko agindua eman du, baimena lortzen duen arte.

Baimena lortu ostean, hala ere, neurriak hartu beharko ditu usainak herritarrengana ez iristeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Araba EAE Gasteiz albisteak Eguneko albisteak