Gizartea -

gertakaria

Albizturren agertutako gizona lapurretan ari ote zen ikertzen ari dira

EiTBk jakin ahal izan duenez, litekeena da inguru horretan lapurreta batean parte hartzen aritzea eta ustekabean autoren batek harrapatzea.

Gorpua agertu da bide hertzean golpeen aztarnekin

1:34

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

GI-2634 errepidean (Tolosa eta Bidania lotzen dituena), Albiztur parean, aurkitutako hilotzaren inguruko datu gehiago jakinarazi dituzte. EiTBk jakin ahal izan duenez, litekeena da inguru horretan lapurreta batean parte hartzen aritzea eta ustekabean autoren batek harrapatzea.

Ikertzen ari dira berarekin zihoazenek errepidean utzi ote zuten gorpua. Ikerketak irekita jarraitzen du.

Gorpua goizeko 07:00etan agertu zen GI-2634 errepidearen bide-bazterrean, Albizturretik Bidaniara doan bidean.

24 ordu beranduago, ETBk jakin du 34 urteko gazte errumaniar bat dela, aurrekariak dituena eta litekeena dela inguru horretan lapurreta batean parte hartzen aritzea. Ustekabean autoren batek harrapatu zuela uste dute.

Baztertu egin dute, hortaz, bide-bazterretik oinez zihoala auto batek harrapatu zuenean.

Orain ikertzen ari direna zer da, indarrez hil ostean bide-bazterrean utzi zuten. Bertatik Donostiara eraman zuten autopsia egitera.

Ikerketak irekita darrai eta datu gehiago dauden arren, hipotesi ezberdinak daude eta denak irekita daude.

Halere, Albiztur eta Bidaniako bizilagunek lasaitu ederra hartu dute, hildakoa bertakoa dela baztertu baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Gipuzkoa Tolosa azken orduko albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa