Gizartea -

Zirkulazioa

Gizon bat hil da Abanton, kamioi batek harrapatuta

A-8 parean dagoen gasolina zerbitzugunean maniobra bat egiten ari zen kamioi batek bete-betean harrapatu du, eta bertan hil da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da goizean Abanton (Bizkaia), gasolina zerbitzugune batean, kamioi batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera emandakoaren arabera.

Ezbeharra A-8 parean dagoen zerbitzugunean jazo da, Abanto parean, Bilboko noranzkoan, 08:30 aldera.

Nonbait, kamioia maniobra bat egiten ari zela, bete-betean harrapatu du gizona.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazotakoa argitze aldera.

Hiru lagun zauritu dira Amurrion

Abantoko ezbeharraz gain, beste istripu larri bat gertatu da goizean Amurrion (Araba). Hiru lagun zauritu dira, horietako bat larri, kamioi batek eta hiru autok talka eginda.

Istripua 08:15ean jazo da, A-624 errepidean, Artziniegako noranzkoan, Segurtasun Sailak zehaztu duenez.

Autoetako bateko gidaria suhiltzaileek atera behar izan dute. Ospitalera eraman dituzte hirurak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea