Gizartea -

OCU-ren ikerketa

Donostia, Espainiako estatuko bigarren hiririk garestiena aparkatzeko

Zenbait lekutan 5,35 euro balio du bi orduz aparkatzeak, Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU) egindako ikerketa baten arabera.

Zenbait tokitan 5,35 euro ordaindu behar dira autoa bi orduz aparkatzeko. Artxiboko irudia: EFE
Zenbait tokitan 5,35 euro ordaindu behar dira autoa bi orduz aparkatzeko. Artxiboko irudia: EFE
Zenbait tokitan 5,35 euro ordaindu behar dira autoa bi orduz aparkatzeko. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia da Espainiako estatuko bigarren hiririk garestiena aparkatzeko, izan ere, zenbait tokitan 5,35 euro ordaindu behar dira autoa bi orduz aparkatzeko, OCU Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak egindako ikerketa baten arabera.

Bartzelona da Estatuko hiririk garestiena aparkatzeko: 6 euro balio dezake bi orduz aparkatzeak. Bartzelonaren eta Donostiaren atzetik, Madril da hirugarren hiririk garestiena (4,70 euro).

Bilbon, 3,10 euro ordaindu behar dira bi ordurengatik, eta Gasteizen, ostera, ez da posible bi orduz jarraian autoa aparkatzea. Dena den, zonaldearen arabera, 0,75 eta 1,20 euro artean kostatzen da 30 minutuz autoa uztea.

OCU Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak Estatuko 52 hiri ikertu ditu: probintzia guztietako hiriburuak eta Cartagena, Ceuta, Gijon, Melilla eta Vigo.

OCUk salatu duenez, hiri garestienetan antzera kostatzen da kalean eta aparkaleku itxietan aparkatzea. Hori dela eta, Bartzelonan, Bilbon, Madrilen, Donostian eta Bilbon "hain tarifa altuak" justifikatuta ote dauden galdetu du OCUk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostiako azken albisteak Bartzelona bideoak Gizartea albisteak Gasteiz Eguneko albisteak