Gizartea -

Gasteiz

Zazpi mikrobus kiskali dira Jundiz industrialdean izandako sute batean

Berez piztu ei den suteak kalteak egin ditu pabiloiaren fatxadan.

Zazpi mikrobus kiskali dira Jundiz industrialdean izandako sute batean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da goizaldean Jundiz industrialdeko (Gasteiz) garraio enpresa batean, eta garrek garajeetan zeuden zazpi mikrobus kiskali eta kalteak egin dituzte pabiloiaren fatxadan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 00:00ak aldera jazo da, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, Paduleta kaleko garaje batzuetan sua piztu denean.

Garrek zazpi mikrobus kiskali eta kalteak egin dituzte pabiloiaren fatxadan. Bertaratutako suhiltzaileek handik gutxira amatatu dute sutea.

Segurtasun Sailaren arabera, berez piztutako sutea izan da, eta ez da kontrakoa adieraz lezakeen zantzurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Suteak albisteak Gizartea Gasteiz berriak Eguneko albisteak