Gizartea -

Gertaera Armintzan

Pertsona bat hil da Lemoizen, furgonetarekin portura erori eta gero

Lanean ez zegoen ertzain bat inguruetan zegoen, eta uretara egin du salto erreskatatzeko asmoz, baina ezin izan du ezer egin haren alde.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

58 urteko gizonezko bat hil da Armintzako portuan (Lemoiz), furgonetarekin portura erorita, aparkatzeko maniobrak egiten ari zela, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Jazoera 15:30ak aldera gertatu da, Armintzako portuko arrapala batetik behera erori denean, aparkatzen ari zenean, itxura guztien arabera.

Lanean ez zegoen ertzain bat inguruetan zegoen, eta uretara egin du salto erreskatatzeko asmoz. Zenbait saiakeraren ostean ibilgailutik ateratzea lortu du, baina konorterik gabe.

Inguruan zegoen mediku batek eta beste boluntario batzuek berpizte kardiopulmonarra egiten saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin haren alde.

Hildakoa 58 urteko Mungiako bizilagun bat izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Mungia Gizartea Albisteak