Gizartea -

Operazioa, abian

Onik aurkitu dute Laudion falta zen 88 urteko gizonezkoa

11:40an aurkitu dute, etzanda eta konortearekin. Anbulantzian osasun zentro batera eraman dute, osasun azterketa bat egin diezaioten.

Maider Beistegi | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onik agertu da atzoz geroztik Laudion falta zen 88 urteko gizonezkoa, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gizona Laudio inguruan aurkitu dute, etzanda eta konortearekin. Dena den, anbulantzian osasun zentro batera eraman dute, osasun azterketa bat egin diezaioten.

Beraz, amaitutzat eman dute gizona bilatzeko operazioa. Babes Zibilak, Airako suhiltzaileek, Udaltzaingoak, Gurutze Gorriak eta DYAk parte hartu dute Laudioko bizilaguna topatzeko bilaketa operazioan.

Gizona 11:40ak aldera topatu dute Laudio inguruan. Anbulantzian osasun zentro batera eraman dute eta osasun azterketa egingo diote.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Laudioko albisteak Albisteak Gaur Albisteak Desagertutako pertsonak Adinekoak gaurko berriak Gorobel magaleko kuadrilla