Gizartea -

Ezbeharra

70 urteko gizonezko bat hil da Atxondon, ibaira erorita

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, gizona Arrazola ibaira erori da. Uretatik atera dute, baina ez dute suspertzea lortu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

70 urteko gizonezko bat hil da igande honetan Atxondon, Arrazola ibaira erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 13:05ak aldera gertatu da Makatxeta inguruan. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, gizonezkoa uretara erori da. Ibaia oso hazita zihoan, azken 48 orduotan Bizkaian egindako euria tarteko.

Urak 200-300 metroko bidean eraman du gizona, harik eta herritar talde batek uretatik ateratzea lortu duen arte.

Suspertze ariketak egin badizkiote ere, ez dute gizona suspertzea lortu. Hori dela eta, segizio judiziala bertaratu da ezbeharraren tokira heriotza baieztatu eta gorpua altxatzeko baimena emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Ibaien albisteak Itotzeak itsasoan Durangaldea azken ordukoa