Gizartea -

Erasoa

Gizon bati ukabilkada bat eman ondoren atxilotu dute Gasteizen

21 urteko gazte bat atxilotu zuten iragan larunbatean gizon bati jo ondoren, Domingo Beltran kalean. Gizonak emakume bat molestatu zuela argudiatu zuen atxilotuak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gazte bat atxilotu zuten iragan asteburuan, Gasteizen, gizon bati ukabilkada bat eman ondoren. Gizona ospitalera eraman behar izan zuten, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iragan larunbatean, 23:15 aldera, Domingo Beltran kalean gertatutako eraso baten berri eman zuten. Ezpainetan zauria eta hagin bat hautsita zuen pertsona aurkitu zuten ertzainek bertan.

Jatetxe batean afaldu ondoren zigarro bat erretzeko kalera atera zela azaldu zien zaurituak ertzainei. Gaztea hurbildu eta txintik esan gabe ahoan ukabilkada eman ziola erantsi zuen. Ondoren jatetxetik hurbil zegoen atari batean sartu zen gaztea.

Hitz gogaikarriak eta bultzakada bat

Minutu batzuk geroago, ertzainek susmagarria topatu zuten alboko etxebizitza batean. Ustezko erasotzailea kalera atera zen eta jatetxe aurretik emakume batekin pasa zela azaldu zien poliziei. Gizonak emakumea molestatu zuela gaineratu zuen gazteak. Ustezko erasotzaileak gizonari aurre egin omen zion, eta ustezko biktimak bultzakada eman ziola azaldu zuen atxilotuak. Segidan ukabilkada eman zion gazteak, atxilotuak ertzainei esan zienez.

Salatzailearen zauriak ikusita ertzainek gaztea atxilotu zuten. Biktima Santiagoko erietxera eraman zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz Gaurko azken ordukoa