Gizartea -

Lur-jausia

Hainbat familia etxetik atera dituzte Ondarroan, luizi bat dela eta

Gertakaria joan den astean izan zen, baina egoerak okerrera egin du azken euriteen ondorioz.

Lur-jausia Ondarroan. EiTB
Lur-jausia Ondarroan. EiTB
40 familia etxetik atera dituzte Ondarroan, lur-jausi batengatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroako 84 sendi inguru etxetik atera behar izan dituzte herri bizkaitarrean, lur-jausi baten ondorioz, Udaletik baieztatu dutenez.

Joan den astean, luizi bat jazo zen Kamiñalde kalearen inguruan. Hori dela eta, mugak jarri zizkieten oinezkoei eta ibilgailuei bertatik pasatzeko.

Azken orduetan izandako euriteen ondorioz, gainera, egoerak okerrera egin du, eta Udalak etxebizitzak ebakuatzeko agindua eman behar izan du.

Udal ordezkariak auzokideekin batzartu dira astearte arratsaldean, egoeraren berri emateko, eta prentsaurrekoa eskainiko du datozen orduotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia EAE Gizartea bideoak Ondarroa argazkiak Gaurko azken ordukoa Lea-Artibai gaur Luiziak