Gizartea -

Nafarroa

Sute batek kalte handia egin du Mezkirizko etxe batean

Sutea tximiniatik hasi da zabaltzen, eta suhiltzaileak bertaratu direnerako etxearen lehenengo solairuan eta teilatuan zeuden garrak.

Sute batek kalte handiak eragin ditu Mezkirizko etxe batean

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da 05:53 aldera Mezkirizko etxe batean eta kalte handia egin du, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Abisua ordu horretan jaso dute Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek, eta ondoren Auritzeko eta Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira.

Sutea tximinia batean piztu da, eta suhiltzaileak iritsi direnerako etxearen lehenengo solairuan eta teilatuan zeuden garrak.

Sutea kontrolatu ondoren, suhiltzaileak bertan geratu dira guztiz itzali arte eta hondakinak ateratzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Suteak gaur Eguneko albisteak