Gizartea -

GETXON

Ertzaintzak Gurutze Gorriko bi kide erreskatatu ditu labar batetik

Gurutze Gorriko kideek zailtasunak izan dituzte ontzira itzultzeko, txakur bat erreskatatu ostean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren helikoptero batek Gurutze Gorriko bi kide erreskatatu zituen larunbatean Galeako labarretan (Getxo), txakur bat erreskatatzera jaitsi eta gero, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Txakurra erreskatatu ostean, Gurutze Gorriko kideek zailtasunak izan zituzten ontzira itzultzeko, ezin baitzen behar beste hurbildu haiek zeuden tokira; horrenbestez, isolaturik geratu ziren.

Horren aurrean, eta arriskuak saihesteko asmoz, Larrialdietako teknikari batek Ertzaintzaren helikopteroari deitu zion sorosle biak erreskatatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gurutze Gorria argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak