Gizartea -

Trafikoa

Errei bat zabaldu dute AP-8an Deban, Bilborako noranzkoan

Autobidea itxita izan da 14:30ak pasatxo arte, Bilborako noranzkoan, eta bien bitartean trafikoa Itziartik barrena bideratu dute.

Kamioi bat irauli da AP-8 errepidean, Mendaron

1:00

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8 autobidea erabat itxita izan da hainbat orduz Deban, Bilborako noranzkoan, kamioi bat irauli ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Istripua 10:50 aldera gertatu da Deban, autobideko 59. kilometroan. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, egurra zeraman kamioia irauli egin da.

Ezbeharraren eraginez, kamioiaren gidaria zauritu egin da, eta Mendaroko ospitalera eraman dute.

Errepidea itxita egon da 14:30ak pasatxo arte. Bien bitartean, trafikoa N-634 errepidetik, Itziartik, bideratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Gizartea bideoak Deba bideoak Gaurko azken orduko albistea