Gizartea -

Ezbehar larria Nafarroan

Hildako bat eta zauritu larri bat istripuan Faltzesen

Ezbeharra NA-115 errepidean gertatu da. Bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin dute. Auto bat irauli egin da eta gidaria berehala hil da. Bigarren ibilgailua errepidetik atera da.

Hildako bat eta zauritu larri bat Faltzesen izandako istripu batean

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da istripu batean goizaldean, Faltzesen, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra NA-115 (Tafalla-Azkoien-Rincon de Soto) errepideko 12. kilometroan gertatu da. Bi ibilgailuk aurrez aurre talka egin dute.

Ibilgailuetako bat irauli egin da eta gidaria berehala hil da. Bigarren ibilgailua errepidetik atera eta gidaria harrapaturik geratu da. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Anbulantzian Nafarroako ospitalera eraman dute.

Azkoiengo guardiako talde medikoa eta Foruzaingoa bertaratu dira. Erreskate, garbiketa eta ibilgailuak kentzeko lanak amaitu bitartean errepidea itxita egon da eta foruzainek zirkulazioa desbideratu behar izan dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Albisteak Nafarroa Tafalla bideoak Albisteak