Gizartea -

1936ko jaikialdia

Nafarroako Parlamentuak eraildako hautetsiak omendu ditu

Ekitaldiaren irekiera Parlamentuko presidenteak egin du, eta Ganberaren izenean barkamena eskatu du 'eragindako kalteagatik'.

Nafarroako Parlamentuak 1936ko jaikialdiaren ondorioz eraildako hautetsitakoak omendu ditu. EITB
Nafarroako Parlamentuak 1936ko jaikialdiaren ondorioz eraildako hautetsitakoak omendu ditu. EITB
Nafarroako Parlamentuak 1936ko jaikialdiaren ondorioz eraildako hautetsitakoak omendu ditu. EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuak 1936ko jaikialdi militarraren ostean eraildako ordezkari politikoak omendu ditu gaur. Omenaldian, haien izena daraman eguneratu eta lekuz aldatu dute Parlamentuko atarian leku nabarmenean kokatzeko.

Plaka horretan agertzen diren 156 pertsonen izenak irakurri dituzte ekitaldian zehar (118 zinegotzi, 36 alkate, diputatu bat eta ministro bat). Parlamentuko eta Gobernuko presidenteek, Ainhoa Aznarez eta Uxue Barkosek, hurrenez hurren, lore-eskaintza egin dute.

Parlamentuko alderdi guztietako ordezkariek parte hartu dute omenaldian, PPNkoek izan ezik. Fusilatuen senitartekoek udal agintarien, instituzioetako ordezkarien eta oroimen historikoaren alde Nafarroan lan egiten duten elkarteen babesa ere izan dute.

Jendez lepo zegoen atarian Enrique Villarreal "El Drogas" musikariak bi abesti jo ditu: Sotanas y Llegan los cuervos, eta Sarrigureneko dultzaineroek Maitia Nun Zira interpretatuz itxi dute ekitaldia.

Ekitaldiaren irekieran, Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidenteak Ganberaren izenean barkamena eskatu du "eragindako kalteagatik", eta hitz horiek eskertu du Amelia Resanok, bere testigantza adierazi duen pertsonetako batek; horrez gain, omenaldia "aurretik" egin behar izan zela gaineratu du.

Erakusketa horri buruz hitz egin du kazetarien aurrean UPNko presidente Javier Esparzak, ez baitzaio "egokia" iruditzen; alabaina, zehaztu nahi izan duenez, "hori gauza bat da, eta beste gauza desberdina gaurkoa bezalako ekitaldi batean parte hartzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika UPN Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Jose Javier Esparza Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentuko albisteak Memoria historikoa albisteak