Gizartea -

martxoaren 17ko greba

Arabako campuseko kalteak 75.000 eurokoak izan zirela zehaztu du EHUk

LOMCEren aurka Ikasle Abertzaleak sindituak deitutako borroka egunean egin zituzten kalteak.

Ikasle Abertzaleak sindituak deitutako borroka egunean egin zituzten kalteak. EFE
Ikasle Abertzaleak sindituak deitutako borroka egunean egin zituzten kalteak. EFE
Ikasle Abertzaleak sindituak deitutako borroka egunean egin zituzten kalteak. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 17an Ikasle Abertzaleak sindikatuak LOMCEren aurka deitutako borroka egunak 75.000 euroko kalte materialak utzi zituen Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Arabako campusean.

Iñaki Goirizelaia errektoreak kalteen balantzea egin du gaur, unibertsitatearen Gobernu Kontseiluan.

Goirizelaiak gaitzetsi egin du egun hartan ikusitako indarkeria, eta "pertsona eta elkarte guztiek manifestazioak egiteko eskubidea" dutela aldarrikatu du, baina "pertsonen aurka indarkeria erabiltzearen eta euskal gizartearen ondasunetan kalteak egitearen" aurka agertu da.

"Kritika eta desadostasuna balio funtsezkoak dira gure erakundean, baina ekintza bortitzak unibertsitatearen izpirituaren aurkakoak dira", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea berriak Araba EHU albisteak EAE Gasteiz berriak Eguneko albisteak