Gizartea -

Arabako campusa

EHUko Errektoreordetzari eraso diote, Gasteizen

Gurpilak erre dituzte, eta garrek kalte txikiak egin dituzte eraikinaren fatxadan.

Atea belztuta geratu da, erasoaren ondoren. Argazkia: Maite Mayo (Radio Euskadi)
EHU-ko Gasteizko Errektoreordetzaren atariari su eman diote

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzari eraso diote bart, Gasteizen. Ezezagun talde batek gurpilak jarri ditu eraikinaren atean, eta su eman diete. Garrek kalte txikiak egin dituzte eraikinaren fatxadan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Erasoa 03:14 aldera jazo da, Errektoreordetzaren egoitzan, Izardui Komandantearen kalean. Maiatzaren 1arekin lotutako paskinak agertu dira inguru horretan.

Eraikinaren zaintzaileek beraiek amatatu dute sua, baina suhiltzaileak ere bertaratu dira, badaezpada.

Garrek kalte txikiak egin dituzte eraikinaren fatxadan eta atean, baina belztuta geratu dira biak. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Elkarretaratzea

Erasoa salatzeko, ehun bat lagunek elkarretaratzea egin dute Arabako Campusean bertan, 12:00etan. Erakundeetako, alderdi guztietako eta hezkuntza komunitateko ordezkariak bildu dira bertan.

gasteiz vitoria vicerrectorado

Bost minutuko isilunea egin dute, gertatutakoa salatzeko. Besteak beste, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Barkartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia eta Goka Urtaran Gasteizko alkatea izan dira elkarretaratzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EHU Gasteiz