Gizartea -

Zerbitzu bereziak

Renfek gaueko tren zerbitzua areagotu du Urduñako Otxomaio jaiengatik

Asteburuetarako gauetan, 25 joan etorri eskainiko ditu Renfek, asteburuetan izan ohi den zerbitzuaz gain.

renfe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfek 14.000 eserleku gehigarrirekin indartuko du Bilbo eta Urduñaren arteko trenen zerbitzua, bertoko Otxomaio jaiak direla eta. Hala, jaiak ospatzen diren asteburuetako gauetan zerbitzu berezia izango da, maiatzaren 7an, 8an, 14 eta 15ean ,izan ohi den zerbitzuaz gain.

Enpresak jakinarazi duenez, guztira 25 joan etorri eskainiko ditu Renfek, 22:00ak eta 07:00ak bitartean, C3 linean (Bilbao-Urduña).

Bestalde, C1 eta C2 lineetako trenak ohiko moduan ibiliko dira, alegia, Bilbao-Santurtzi eta Bilbao-Muskiz artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Azken ordukoa Bizkaia EAE albisteak Gaurko azken orduko albistea Renfe Urduña albisteak