Gizartea -

Mugitegi industrialdea

Suhiltzaile bat arin zauritu da sute batean, Urretxun

Zauritua bertan artatu dute. Honenbestez, suhiltzailea ez dute ospitalera eraman behar izan. Sugarrek kamioi bat, auto bat eta hiru motor kiskali dituzte.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzaile bat arin zauritu da sute batean, Urretxun (Gipuzkoa), baina bertan artatu dute. Honenbestez, zauritua ez dute ospitalera eraman behar izan.

Sua 00:20 aldera hasi da Mugitegi industrialdean. Antza denez, ibilgailuen salerosketan aritzen den enpresa batean kalteak egin ditu suteak, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Enpresa Ipeñarrieta kalean dago. Suak kalte materialak utzi ditu. Konkretuki, kamioi bat, auto bat eta hiru motor kiskali ditu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek sua ordu erdian itzali dute. Zaurituak eskuan ebaki bat egin du.

Sua zergatik piztu den zehatz ez dakite oraindik, baina ustekabekoa izan dela ematen du, aipatutako iturriek azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Suteak Gaurko azken orduko albistea Suhiltzaileak Urretxu azken ordukoa