Gizartea -

LAN ESKAINTZA PUBLIKOA

62 suhiltzaile lanposturako lan deialdi publikoa egingo dute Araban

Lan eskaintza publikoa aurten izango da eta, 2018rako, beste deialdi berri bat egitea aurreikusten dute 72 lanpostu betetzeko. Deialdi hauekin, suhiltzaileen zerbitzu eraginkorragoa lortu nahi dute.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako suhiltzaileen zerbitzua itxura hartzen ari da, apurka-apurka bada ere. Gaur bertan aurkeztu dute zerbitzua antolatuko duen erakunde autonomoa. Batzar Nagusietan adostu eta hilabetera, 62 suhiltzaile kontratatzeko lanpostu eskaintza publikoa argitaratuko da. Bi urte geroago, 2018an, 72 lanpostu gehiago eskainiko dira, beste deialdi batean.

Lanpostu hauekin, eraginkortasun handiagoa lortu nahi dute zerbitzuan; edozein larrialdiren aurrean, 25 minutu igaro aurretik erantzuteko gai izango den zerbitzua sortu nahi dute. Gasteizko suhiltzaileen parkerako, 48 suhiltzaile berri bideratuko dira eta, besteak UCEIS izeneko eskualdeetako parkeetarako izango dira.

Etorkizunera begira, beste 72 lanpostu berri aterako dituztela agindu dute, eta hirugarren eta laugarren eskualdeko parkeak eguneko 24 orduetan zabalik egongo direla iragarri dute.

Bestalde, oraindik ez dago jakiterik zein ordenatan zabalduko dituzten Agurain, Espejo, Kanpezu eta Guardia udalerrietako parkeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Funtzionarioak bideoak Gizartea bideoak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Lan-eskaintzak gaur Sua amatatzeko lanen azken ordukoa