Gizartea -

Gaur, Senperen

Milaka lagun bildu dira Herri Urratsen, euskararen deiari erantzunez

Gaur bildutako dirua Baionan lanbide heziketa, lehenengo aldiz, euskaraz eskaini ahal izatera bideratuko du Seaskak.

Herri urrats senpere 2016
Herri urrats senpere 2016
2016ko Herri Urratsek Baionan ikastegi berria eraikitzea du helburu

1:30

EITB.EUS | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Jalgi' lelopean, Herri Urratsen 33. edizioak eta han bildu diren milaka euskaltzaleek beste bultzada bat eman diote gaur euskarari. Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, Seaskak, ikastegi berria eraiki nahi du Baionan, lehenengo aldiz, lanbide heziketa euskaraz eskaini ahal izateko. Elkartetik adierazi dutenez, esfortzu ekonomiko handia egin beharko dute, izan ere, 10 milioi euroko inbertsioa behar dute lizeo berria eraikitzeko.

Iparraldean hezkuntza profesionala euskaraz ikasteko aukera izatea, pausu handia da euskal komunitatearentzat. Hala ere, Seaskatik adierazi dutenez, Ipar Euskal Herrian, euskarak dituen beharrizanak ez dira lizeo honen eraikuntzarekin bukatzen. Bidea luzea da eta, asko dago oraindik ibiltzeko normalizazio prozesuan.

Zazpi gune

Goizean goiz hasi eta arratsaldera arte jai giroa nagusitu da, beraz, Senpereko aintzira inguruan. Ibilbidea zazpi gunetan egon da banatuta; probintzi bakoitzeko gune bat. Hala, Araban, adibidez, Oreka TX, 2zio, Goulamas'K eta Izerdi Gorria igo dira taula gainera, 14:00ak eta 18:30 bitartean.

Gipuzkoan, berriz, haurrentzako txokoa atondu dute, eta Lapurdin, besteak beste, bertsolariak eta Ekizaren zuzenekoa egon dira. Halaber, Balpore's disko-jartzailearen musika entzun da.

Bizkaian tirolina eta abentura ibilbidea jarri dituzte, eta Nafarroan, Xutik, Begiz Begi, Dubioza Kolektiv eta Ozke ere atera dira oholtzara.

Esne Beltza taldea arduratu da aurten Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festari musika jartzeaz. Izan ere, Xabi Solanok gidatutako taldearen esku geratu da Herri Urratsen bideoklipa eta kantua egitea. Hori horrela, talde gipuzkoarrak ez du hutsik egin, eta Nafarroa gunean aritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara Herri Urrats 2024 Baiona LH azken ordukoa 2024eko bideo ikusienak  Gaurko azken ordukoa