Gizartea -

Istripua

Lagun bat oso larri zauritu da AP-8an, Iurretan, izandako istripuan

Autobideak normaltasuna berreskuratu du, itxita zeuden erreilak berriz zabaldu eta gero. Zauritutako laguna helikopteroan eraman dute ospitalera.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat oso larri zauritu da AP-8 autobidean, Iurretan parean, izandako istripuan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 15:20 inguruan jazo da, Bilborako noranzkoan. Auto bat irauli egin da eta barruan zihoan laguna oso larri zauritu da. Galdakaoko Ospitalera eraman dute, helikopteroan.

Istripuaren ondorioz, autobidea erabat itxita egon da, Bilborako noranzkoan eta auto-pilaketak sortu dira. Handik ordubete eta erdira, berriz zabaldu dituzte hiru erreilak, eta autobideak normaltasuna berreskuratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Gizartea albisteak Albisteak Iurreta azken ordukoa Durangaldea azken ordukoa