Gizartea -

Tximinia bat gehiegi berotu da

Tafallako lantegi bat hustu behar izan dute goizaldean

Pelzer del Norte enpresako gaueko txandako beharginak lantegitik atera behar izan dituzte Barranquiel industrialdean. Enpresako tximinia bat gehiegi berotu da, eta sutea pizteko arriskua zegoen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pelzer del Norte enpresako gaueko txandako beharginak lantegitik atera behar izan dituzte, Tafallako (Nafarroa) Barranquiel industrialdean. Aire zirkuituko tximinia-hodi bat gehiegi berotu da, eta sutea pizteko arriskua handia zegoen.

Ez dute inor artatu behar izan, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez.

Nafarroako larrialdi zerbitzuetara 02:00ak aldera deitu diote, airea ateratzeko sisteman sutea zutela jakinarazteko. Arrisku horren aurrean, gaueko txandan lanean ari ziren beharginak lantegitik atera dituzte enpresako arduradunek.

Nafarroako larrialdi zerbitzuak Tafallako suhiltzaileak ohartarazi dituzte, eta bi ibilgailutan bertaratu dira.

Hodia, gori-gori

Sutea pizteko arriskua murrizteko, isolatzaile termikoa eta txapa estalkia kendu dizkiote hodiari, gori-gori baitzegoen, eta kalteak izan dituen zatia kendu dute.

03:30erako amaitu dute suhiltzaileek lana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Suteak argazkiak Tafalla Gaurko azken orduko albistea