Iruñea -

LOMCE-REN aurkako protestak

Beste lau atxiloketa Nafarroan, M-17ko ikasle grebako istiluengatik

Atxiloketa horiekin, dagoeneko 13 dira aipatutako istiluengatik Nafarroan atzemandakoak.

Gasteizen ere istiluak izan ziren martxoaren 17ko ikasle greban. EiTB
Gasteizen ere istiluak izan ziren martxoaren 17ko ikasle greban. EiTB
Gasteizen ere istiluak izan ziren martxoaren 17ko ikasle greban. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak lau gazte atxilotu ditu gaur Iruñean, Burlatan eta Sakanan, martxoaren 17ko ikasle greban jazotako istiluetan desordena publikoak egin izana egotzita.

Atxiloketa horiekin, dagoeneko 13 dira istiluengatik Nafarroan atzemandakoak. Azken lau atxiloetatik, hiru adingabeak dira.

Lau gazteak aske geratu dira Espainiako Poliziak izapideak egin ostean. Kasua Adingabeen Fiskaltzaren eta Iruñeko Instrukzio Epaitegiaren esku utzi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak Iruñeko argazkiak Nafarroa Gizartea bideoak Albisteak Gaur Burlata albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Azken ordukoa protestak Gaurko azken ordukoa