Gizartea -

BIZKAIBUS

Bizkaibuseko lanuzteek Durangaldean eta Txorierrin eragingo dute gaur

Bizkaibusen egingo diren txanda bakoitzeko hiru orduko lanuzteek, Arratia-Nerbioi-Durangaldea eta Txorierri eskualdeei eragingo die.

Conflicto Bizkaibus
Conflicto Bizkaibus
Conflicto Bizkaibus

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibusen gaur egingo diren txanda bakoitzeko hiru orduko lanuzteek, Arratia-Nerbioi-Durangaldea eta Txorierri eskualdeei eragingo die. Enkarterrietan aldiz, bart,  aurre-akordio batetara iritsi ziren arren, azken momentuan ELA sindikatuak atzez egin du. Hala ere, gaurko lanuzteek ez dute Enkarterrietan inolako eraginik izango.

ELA sindikatuaren arabera, azken momentuan GAM Enkarterri enpresarekin lortutako aurre-akordioa hautsi zuten, enpresaren zuzendaritzatik aurkeztutako proposamenak “ez zuelako lanpostu guztien amortizazioa juridikoki bermatzen”.

Hasiera batean aurre-akordiora iritsi zirenez, enpresa horretan gaurko aurreikusita zeuden lanuzteak bertan behera gelditu dira eta, bihar gauean langileek egingo duten asanbladara arte itxaron beharko da langileen azken erabakia jakiteko.

Bestalde, Durangaldea-Nerbioi-Arratiako enpresak (Pesalur) eta langileek bart egin zuten batzarrean ez zuten akordiorik lortu eta ondorioz, gaur ere lanuzteak izango dira.

Modu berean, Txorierrin ere lanuzteak izango dira gaur langileek asanbladan sindikatuen eta enpresaren arteko akordioa errefusatu eta gero.

Bihar ez da lanuzterik izango Bizkaibus zerbitzuan baina, akordio batetara iritsi ez diren eskualdeetan astelehenerako lau orduko lanuzteak daude iragarrita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Galdakao Azken ordukoa Bizkaia Grebak Lana albisteak Gizartea bideoak Bizkaibus Durango argazkiak Durangaldea albisteak