Gizartea -

Krisi humanitarioa

Siriako bederatzi errefuxiatu helduko dira gaur Euskadira

Hiru familia dira; emakume bat eta bi adingabe Arabara eramango dituzte, eta hiru gizon, bi emakume eta jaioberri bat, Gipuzkoara. Bestalde, Nafarroak 14 errefuxiatu hartuko ditu asteazkenean.

Errefuxiatuak Donostian. Artxiboko irudia: EiTB
Errefuxiatuak Donostian. Artxiboko irudia: EiTB
Bederatzi siriar datoz euskadira

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuak 45 asilo-eskatzaile hartuko ditu gaur, eta horietako bederatzi Euskadira helduko dira, Espainiako Gobernuaren aurreikuspenen arabera. Errefuxiatu siriarrak dira, eta Greziatik datoz. Gipuzkoak sei hartuko ditu, eta Arabak, berriz, hiru.

EAEk 9 errefuxiatu hartuko ditu, Asturiasek 7, Balear Uharteek 8, Guadalajarak 2, Madrilek 13 eta Valladolidek 6. Guztira, 21 familia dira 22 gizon, 8 emakume eta 15 adingabe.

25 errefuxiatu siriarrak dira, 19 irakiarrak eta 1 afrikaerditarra.

EAEk hiru familia siriar hartuko ditu gaur; emakume bat eta bi adingabe Arabara eramango dituzte, eta hiru gizon, bi emakume eta jaioberri bat Gipuzkoara.

Orain arte Euskadik Eritreako 12 gizon hartu ditu. Bederatzi ostegunean heldu ziren Donostiara, eta beste hiru, 2015eko azaroan.

14 pertsona Nafarroara helduko dira ekainaren 1ean

Ekainaren 1ean, asteazkenean, beste 19 asilo-eskatzaile helduko dira Espainiara: 5 Salamancak hartuko ditu eta 14 Nafarroak. Zortzi familia dira: 8 gizon, 5 emakume eta 6 adingabe. Horietako 14 siriarrak dira, eta beste bostak, berriz, irakiarrak.

Siriako gerraren ondorioei aurre egiteko programaren barruan (EB), Espainiak 200 pertsona hartzeko konpromisoa hartu zuen; 150 Greziatik ekarriko dituzte, eta 50, Italiatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Araba EAE Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Siria gaur