Gizartea -

Gipuzkoa

Lau atxilotu Ordizian, bi ertzaini eraso egitea egotzita

Kalez jantzitako bi ertzain atxilotzeko agindua zuen gizonezko bat atxilotzera gerturatu direnean izan dira istiluak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu goizaldean Ordizian, ertzainei objektuak botatzea eta arma zuriz eraso egitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istiluak 05:45ean gertatu dira Ordiziako Gudarien etorbidean, kalez jantzitako bi ertzain atxilotzeko agindua zuen gizonezko bat atxilotzera gerturatu direnean.

Susmagarria sei edota zazpi lagunekin zegoen Ordiziako taberna inguru batean.

Beren burua identifikatu ostean, kalez jantzitako ertzainak susmagarria atxilotzera gerturatu dira. Une horretan, botilak eta basoak jaurti dizkiete eta, are gehiago, ertzainetako bati arma zuriz zauria egin diote..

Arriskuaz jabetuta, ertzainetako batek airera tiro egin du eta ertzain gehiagoren laguntza eskatu dute.

Orduan ertzain gehiago bertaratu dira Ordiziara eta aipaturiko gizonezkoa atxilotzeaz gain, istiluetan nahasitako beste hiru pertsona atxilotu dituzte atentatu eta erresistentzia delituak leporatuta.

Gerora, atxilotuetako beste hiru lagun horietako baten kontra ere atxilotze agindua zegoela jabetu dira.

Zauritutako bi ertzainak osasun zentro batera eraman dituzte zauriak sendatzeko eta, gerora, sendagiria jaso dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa abiatu du istiluetan nahasitako gainerako pertsonak aurkitzeko eta atxilotzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Ordizia bideoak Gaurko azken ordukoa