Gizartea -

Nafarroa

Vianan desagertutako emakumearena izan daitekeen gorpua aurkitu dute

Guardia Zibilak Vianan desagertutako emakumearena izan daitekeen gorpu bat aurkitu du gaur goizean.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baliteke maiatzaren 2an Vianan desagertutako emakumearena izatea Guardia Zibilak gaur Nafarroako herri horretan aurkitutako gorpua.

Guardia Zibilak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez, 10:10 aldera topatu dute gorpua, Vianako "El Recajillo" izenarekin ezagutzen den gunean.

Desagertutako emakumea Maria Pilar Saez Gordo da, 67 urtekoa eta Vianako bizilaguna. Maiatzaren 2an, arratsaldeko zazpiak aldera irten zen etxetik, ahizparenera joateko, baina ez zen inoiz harengana heldu, eta ordutik ez dute haren berririk izan.

Autopsia eta DNA proba egin ostean jakingo da emakume horrena ote den aurkitutako gorpua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea albisteak Viana