Gizartea -

Lur-jausia

17 milioi behar ditu Ondarroak, Kamiñaldeko mendi-magala egonkortzeko

Ondarroako alkatea Bizkaiko Foru Aldundiarekin bildu da, finantziazioa lortzeko asmoz. Jaurlaritzari ere eskatuko dio laguntza.

Kamiñaldeko mendi-magala. Artxiboko argazkia: EFE
Kamiñaldeko mendi-magala. Artxiboko argazkia: EFE
Kamiñaldeko mendi-magala. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondarroako Udalaren arabera, 17 milioi eurokoa izango da Kamiñaldeko mendi-magala egonkortzeko eta luiziak eragindako beste kalte batzuei aurre egiteko lanen kostua.

Joan den martxoan izandako lur-jausiaren ondorioz 176 familia etxetik kanpo daude oraindik.

Zunbeltz Bedialauneta alkateak esan duenez, Kamiñaldeko lanak gauzatu ahal izateko finantzazioa lortzeko asmoz, bi aldiz bildu dira jada Bizkaiko Foru Aldundiarekin.

“Kamiñaldeko obren kostua oso altua da eta ezin dugu gure gain hartu. Horregatik laguntza eskatu diegu instituzio ezberdinei eta gaur bertan berriro galdegin diogu Eusko Jaurlaritzari gurekin batzartzeko”, azaldu du.

Ondarroako Udalak urtebeterako duen aurrekontua obra horien kostuaren erdia dela gogoratu du alkateak. Hori dela eta, Jaurlaritzaren eta Diputazioaren laguntza ezinbestekoa dela esan du.

“Diputazioko ordezkariekin bi aldiz elkartu gara, baina Jaurlaritzarekin ezin izan dugu bilerarik egin, adostutako batzar guztiak bertan behera utzi dituelako”, deitoratu du.

Hala ere, Udalak ez duela etsiko eta gaur bertan beste bilera bat eskatu diotela jakinarazi du Eneritz Basurko Hirigintzako zinegotziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Bizkaia Gizartea bideoak Ondarroa argazkiak Albisteak Lur-jausiei buruzko albisteak Bizkaiko Foru Aldundia