Gizartea -

DESAGERPENA

Desagertutako 84 urteko gizon baten bila ari dira Anoetan

Desagertutako gizona bilatzeko lanak Anoeta inguruan eta Oria ibaiaren ertzetan egingo dituzte gaur.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdi zerbitzuetako talde bat, igande honetan desagertu den 84 urteko gizon baten bila ari da Anoetan (Gipuzkoa).

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, igande goizean desagertutako gizona paseo bat ematera atera zen etxetik, eta ez zen itzuli. Senitartekoek desagerpena salatu eta berehala abiatu zituzten hura bilatzeko lanak. Gurutze Gorria eta Ertzaintza txakurrak eta helikopteroa erabiliz aritu ziren atzo haren bila, baina oraindik ez dute aurkitu.

Gaur, Anoeta inguruan eta Oria ibaiaren ertzetan bilatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak gaur