Gizartea -

DESAGERPENA

Anoetan desagertutako 84 urteko gizona onik agertu da

Anoetako trenbidearen inguruan aurkitu dute gizona, eta hipotermia sintomak zituen arren, osasuntsu agertu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizeko 10etan, larrialdi zerbitzuek onik aurkitu dute Anoetan desagertuta zegoen 84 urteko gizona.

Igande goizean paseo bat ematera atera zen, eta eguerdi partean ez zen etxetik agertu. Senitartekoek igande arratsaldean salatu zuten desagerpena.

Goizeko 10etan aurkitu dute gizona, Anoetan, trenbidearen inguruan. Hipotermia sintomak zituen baina, onik dago. Badaezpada, anbulantzi batek Tolosako Asunción klinikara eraman du azterketa sakonagoak egitera.

Bilaketa lanetan, Ertzaintzako Mendiko Zaintza eta Erreskate Unitateak, Ertzaintzako Txakurren Unitateak, Tolosako Herri Babesak, eta Gurutze Gorriak hartu dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Reale Arena-Anoeta Zelaia Gizartea albisteak Eguneko albisteak