Gizartea -

Kamioi-ilara luzeak

11 kilometroko kamioi-ilarak sortu dira Biriatuko mugan

14:00etarako kamioien kopurua murriztea espero da, baina arratsaldean kamioi-ilara luzeak sortuko dira berriro.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biriatuko mugan hasita, AP-8ko eskuineko errailean 11kilometroko kamioi-ilarak sortu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

Ilarak, 10:30ean hasi dira sortzen, baina 14:00etarako kamioien kopurua murriztea espero da. Arratsalderako, berriz, kamioi-ilara luzeak sortuko dira berriro.

Mugan arazo ugari sortzen ari dira azken egunotan, Eurokopa dela eta, Frantziako Gobernuak polizia-kontrol gehiago egiteko agindua eman duenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Eusko Jaurlaritza berriak Frantzia bideoak Hendaia Irun bideoak